Euskarazko hitzak agiri historikoetan: aldapa

Gauza jakina da Euskal Herriko dokumentazio historikoa erdaraz idatzi izan dela ia osorik, salbuespenak salbuespen; gaitza da, beraz, euskaraz idatzitako testu administratiborik topatzea, eta zer esanik euskara aspaldi galdu zen lekuetan. Hala ere, euskarak, nolabait esateko, zipriztindu egin ditu testu asko, eta ez da horren zaila euskarazko berbak -eta are esaldiak- hor zehar sakabanatuta aurkitzea.

Artziniegako dokumentazio historikoari dagokionez, azkenaldian hitz zehatz batekin egun dugu topo, bi testu ezberdinetan: “aldapa” hitza.

whatsapp-image-2017-02-07-at-09-57-25
Aldapa hitza 1775eko hipoteken liburuan

Hala, Santutegiaren kanpoaldean jartzen ziren aldi baterako etxolak deskribatzen duen 1711. urteko testu batean, ondorengoa azaltzen da: “Mas da por descargo 17 reales que costó componer uno de los sitios, que están hechos de aldapa para las tiendas, fuera del cercado y sagrado de dicho santuario”.

img_20170207_153106
Arteko Landako etxolak. 1887. urtea.

XVIII. mende horretan bertan, urte batzuk geroago, Mendietako 1775eko hipoteken liburuan ere berba hori agertzen da. Honela dio zehazki agiri administratibo horretan: “La casa en que vibian serca en dho lugar de Mendieta asi como por cierzo al camino real su ondonera y aldapa y por lo demas 8 aires otras suias propias (…)”.

img_20170207_114826
Mendietako etxeak  60. hamarkadan

Gaur egun aldapa hitza “malda” edo “aldats” esateko darabilgu, eta hori izan da euskaraz dokumentatu den erabilera nagusia, hau da, gaztelaniazko “cuesta”. Baina testu bi hauek ikusita agerikoa da esanahi hori ez dela guztiz ondo egokitzen, kontuan izanda, gainera, erdialdeko euskalkietan jasotzen dela batez ere erabilera hori.  Baina aldapa hitzak dituen edo izan dituen beste esanahiei erreparatzen badiegu, zalantza argituko dugu; izan ere, “inguruak” edo “aldea/bazterra” adiera ere izan du, Orotariko Euskal Hiztegian ikusi dezakegun bezala:

aldapa_orotariko

Ezbairik gabe esanahi hau askoz hobeto dagokio Artziniegako bi testuetan esaten denari, etxolen kasuan santutegiaren kanpoaldean zeudelako hain zuzen ere, eta are hobeto Mendietako etxearen kasuan Retana hiztegiak dakarren azalpenari erreparatuz gero: “designa en algunas zonas de Vizcaya la heredad contigua a la casa”. Kasu horretan esan dezakegu bete-betean datorrela bat deskribapenarekin.

Bibliografia:

  • Palacios Mendoza, Victorino (1981). Arabako nekazal-arkitekturaren inbentarioa V. Arabako kantaurialdea. Vitoria-Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, Arkitektura Zuzendaritza.
  • Iturrate Saénz de la Fuente, José (1980). El Santuario de la Virgen de la Encina. Artziniega, Santuario de la Encina.
  • Euskaltzaindia (2005). Orotariko Euskal Hiztegia (16. ed.).  http://www.euskaltzaindia.eus helbidean kontsultatua.
  • Libro Hipotecas Cuadrilla Ayala. (1775). [Eskuizkribua] Arabako Probintziako Artxiboa, Vitoria-Gasteiz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s